kultura

Alberto Barandiaranen arrastoa

'Veleia afera' liburua aurkeztu du gaur. Duela lau urte Iruña-Okako erromatar garaiko aztarnategiko aurkikuntzaz eta hari buruzko polemikaz idatzi du.

2010eko azaroaren 23a
16:37
Entzun
2006an Iruña-Okako (Araba) erromatar garaiko aztarnategian egindako aurkikuntzen eta horien inguruan izandako ika-mikaren kronika egin du Alberto Barandiaran kazetariak Veleia afera liburuan (Elkar). Gaur aurkeztu du Donostian.

Indusketan lan egindako arkeologoekin hitz egin du Barandiaranek, Iruña-Okan aurkituriko grafitoen benetakotasuna eta faltsutasuna defenditzen duten txostenen edukiak jaso ditu, gaia kanpotik baina arretaz jarraitu duten adituen iritziak bildu... Arkeologia, epigrafia eta filologiazko argumentuak agertzen ditu alde eta kontra. "Idazkera zehatz eta argiz, eta lekukoaren zintzotasunari uko egin gabe, irakurleari arrasto garbiak ematen dizkio, bere iritzia osatu dezan", dio Elkar argitaletxeak.

18 eurotan eros daiteke liburua. Elkar.com-en, 17,1ean.

Kazetaria da Barandiaran (Altsasu, 1964), BERRIAkoa -orain eszedentzian dago-. Veleia afera-z gain, beste hainbat liburu idatzi du: Pedro Diez de Ulzurrun
(1996, Eusko Jaurlaritza), =iDolores Ibarruri 'Pasionaria'=i
(1998, Elkar), Ez zaigu ahaztu
(1998, Susa), Gaizkileen faktoria: Ernest Hemingway euskaldunen artean
(2000, Euskaldunon Egunkaria), Mundu txikia (2005, Susa) eta Postkronikak (2009, Elkar).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.