Alderdi Laborista utzi du Ehud Barak Israelgo Defentsa ministroak

Netanyahuren koalizio gobernua ahulduta gelditu dela argudiatuta, bozak aurreratzeko eskatu du Kadimak

Erredakzioa
2011ko urtarrilaren 18a
00:00
Entzun
Ehud Barakek «alderdi zentrista, sionista eta demokratiko» bat sortzeko utzi du Alderdi Laborista. Israelgo Defentsa ministroak karguari eutsiko dio, baina beste alderdi baten izenean arituko da aurrerantzean, Independentzia alderdiaren izenean. Laboristen kritikengatik utzi du taldea, bere lana etengabe auzitan jartzen zela argudiatuta. Barakekin batera lau diputatuk utzi dute alderdia.

Benjamin Netanyahuren (Likud) koalizio gobernuan gelditzen ziren hiru ministro laboristek, berriz, dimisioa eman dute; Isaac Herzog, Avishay Braverman eta Ben Eliezer. Alderdi barruko gerra saihesteko eta batasuna sustatzeko lan egingo dutela aurreratu dute hirurek, bake prozesuak aurrera egin dezan.

Eskuineko lehen ministroaren gobernua ahulduta gelditu dela ohartarazteko baliatu du egoera oposizioak. Kadima alderdiko buru Tzipi Livnik hauteskundeak aurreratzeko deia egin du: «Netanyahuren gobernuarentzat egun txarra da, baina uste dut itxaropenerako eguna ere badela Israelentzat». Parlamentuan 66 diputaturen babesa izango du lehen ministroak, baina, hainbat adituren arabera, ideologikoko sendotu egin da haren koalizioa; izan ere, exekutiboa utzi dutenek bake negoziazioak sustatzearren irmoen ari zirenak ziren.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.