Atzo hasi zen Alemaniako Auzitegi Konstituzionalean NPD Alderdi Nazional Demokratikoa debekatzeko prozesua. Bundesrat landerrak biltzen dituen goi ganberak jo du NPDren aurka, Adolf Hitlerren alderdi naziaren ondorena delakoan, eta helburua hura legez kanpo utzi eta diru laguntza publikoak jasotzea galaraztea da. 6.000 militante ditu.
Botoen %1,3 jaso zituen NPDk iraileko hauteskundeetan, eta Bundestagean sartu ez arren, badu ordezkaritza bi landerretako ganberetan eta hainbat udaletan. Alemaniako Gobernuak eta behe ganberak ez dute bat eginalderdia debekatzeko eskariarekin, duela hamar urte Konstituzionalak beren helegitea atzera bota zuelako.
Alemanian NPD alderdi neonazia legez kanpo uzteko prozesua hasi dute
Duela hamar urte atzera bota zuen Auzitegi Konstituzionalak alderdi beraren aurkako eskaera bat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu