Protestak herrialde arabiarretan

Ali Abdala Sale Yemengo presidentea iritsi da Saudi Arabiara botere aldaketarako akordioaren sinaduran parte hartzeko

Oraindik ez dute argitu akordioa Yemengo presidenteak berak sinatuko duen edo ez. Hilabete baten buruan botere aldaketa gauzatzea espero da, eta ondoren, bi hilabetera, hauteskundeak egitea.

2011ko azaroaren 23a
15:01
Entzun

Ali Abdala Sale Yemenego presidentea gaur goizean Saudi Arabiara iritsi da. Golkoko Kooperazio Kontseiluak bultzatuta, boterea Abdo Rabu Mansur Hadi presidenteordearen eskuetan uzteko akordioaren sinaketa ekitaldian parte hartuko du Sana hiriburuan. Ez dute baieztatu, ordea, Salek berak sinatuko ote duen.

Irailean hartu zuen Salek boterea presidenteordearen esku uzteko erabakia. Nazio Batuen Erakundeak Yemenerako duen ordezkariak, Jamal Benomarrek, atzo bertan jakinarazi zuen Gobernuan dagoen alderdia eta oposizioa atzo adostu zutela botere aldaketa. 30 egunen buruan egitea espero da, gaurko sinadura ekitalditik hasita. Ondoren bi hilabetetan hauteskundeak egitea ere espero da.

Golkoko Kooperazio Kontseilua Saudi Arabiak, Omanek, Katarrek, Kuwaitek, Arabiar Emirerri Batuek eta Bahrainek osatzen dute, eta urtarrilean Yemenen piztu ziren protesten auzian esku hartze zuzena izan du. Salek hainbat aldiz esan du onartuko duela Golkoko Kooperazio Kontseiluaren plana baina gero beste hainbat aldiz atzera egin du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.