Aljeriako independentzia gerra

2012ko abenduaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
1954-1962. Zazpi urte baino gehiago iraun zuen gatazkak. Nagusiki, gerrilla gerraren ezaugarriak izan zituen.

Frantziaren zati. Frantziarentzat, Aljeria ez zen kolonia bat. Errepublikaren zati ziren departamentuetan banatua zuen. Europako kolonoak populazioaren %13 ziren 1961ean.

Alderdiak. Independentziaren aldeko borroka FLN Askapenerako Fronte Nazionalak zuzendu zuen. Aurka, berriz, Frantziako armadaz gain, kolonoen eta bertakoen talde paramilitarrak, eta OAS armadako kideek osatutako taldea aritu ziren.

Hildakoak. Zaila izanen da inoiz kopuru zehatza jakitea. Estimazio baxuena 350.000 da, eta altuena, 1,5 milioi.

Gehiegikeriak. Ugari egon ziren, gehienak Frantziako armadaren eskutik. Milaka zibil hil zituen sarraskietan, eta tortura sistematikoki erabili zuen. FLNri ere milaka zibil hiltzea egozten zaio, bai kolonoenak, bai bertakoenak.

Eviango Akordioak. 1962ko martxoaren 19an su-etena ezarri zen. Aljeriari erabakitzeko eskubidea bermatzeko bi erreferendum egin ziren; bata, Frantzian —%90ek alde bozkatu zuen—; bertzea, berriz, Aljerian —%99 independentziaren alde—. Hurrengo urteetan ia kolono denek Aljeria utzi zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.