Aljerian bi zaindari hil dituzte gas hodi baten aurkako atentatuan

Kabilian izan da erasoa; autodefentsarako talde zibiletako paramilitarrak dira hildakoak

Erredakzioa
2013ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gas hodi bati eraso zioten herenegun arratsean Aljerian, Djebahia eskualdean, Aljer hiriburutik 120 kilometro ekialdera. Iturri ofizialen arabera, erasotzaileek hodiaren zaintza postuaren aurka jo zuten, eta bi zaindari hil zituzten. Djebahia Kabilian dago. Mugimendu independentista indartsua dago bertan, eta, horrez gain, AQMI Magreb Islamiarreko Al-Qaedari lotutako taldeak ere badira bertan. Hildako zaindariak, berriz, «autodefentsarako talde zibilak» deritzoten talde paramilitarreko kideak ziren.

Hilaren 19tik gertatutako eraso handiena izan da; orduan, In Amenasko gas ustiategiko bahiketa bukatu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.