mundua

Amnistia osoa eman du Siriako presidenteak

Bashar Al Assaden neurriak aurtengo ekainaren 20ra arte egindako delituei eragiten die. Atzo, berriz, abuzturako konstituzioa aldatu eta parlamenturako hauteskundeetara deituko duela iragarri zuen.

2011ko ekainaren 21a
14:02
Entzun 00:00:0000:00:00

Bashar Al Assad Siriako presidenteak amnistia osoa eman du gaur, Sana herrialdeko agentzia ofizialak jakinarazi duenez. Aurtengo ekainaren 20ra arte egindako delituei eragiten die neurriak.

Atzo, berriz, abuzturako konstituzioa aldatu eta parlamenturako hauteskundeetara deituko duela adierazi zuen presidenteak. Martxan den erreforma prozesua ere azpimarratu zuen Al Assadek, eta “moteldu den arren” ez dela gelditu esan du. Erreformen artean da 1963tik indarrean den Larrialdi Egoeraren amaiera ere.

Azkeneko hilabetean herritarrak haren erregimenaren aurka egiten ari dira, eta ehundaka lagun hil dira. Herrialdearen krisia “nazioarteko konspirazio” baten ondorio dela uste du Al Assadek, eta krisiaren “benetako arduradun talde armatuak, autoritateek bilatutako gaizkileak eta pentsamendu islamiko erradikaleko taldeak” direla. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.