Anaia Musulmanak legez kanporatzeko eskatu du Mohamed Sahata epaileak, eta gaur erabakiko dute alderdiaren ekintzak debekatu edo ez. Islamisten egoitzak ixteko eta funtsak izozteko eskatu du Sahatak, alderdia legez kanpokoa dela frogatzen bada. Bestela, legezkoa dela frogatzeko dokumentuak aurkezteko eskaera egin du.
Anaia Musulmanen buruzagi ohi Zaruat al-Jarbauniren hitzetan oinarritu dute salaketa. 1954an presidente zen Gamal Abdel Naserrek alderdia debekatu zuenetik, baimenik gabe aritzen direla esan zuen Al-Jarbaunik. Salaketak ez du eraginik Anaia Musulmanen Askatasuna eta Justizia alderdian.
Anaia Musulmanen legezkotasuna erabakiko dute epaileek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu