Arabiar penintsularen hego-mendebaldean zokoratuta, 24 milioi biztanle inguruko herrialdea. Etnikoki nahiko uniformea. Petrolioa eta gasa badauzka, baina ez da sartzen munduko Top30ean. Gainera, Libia eta Siria kaosean erori aitzinetik, beti lotuta zeukan herrialde arabiar pobreena izendapena. Basamortua eta mendiak, paisaia nagusia. Ba, halako ezaugarriak dituen herrialde bat kokatu da Ekialde Hurbileko joko geopolitikoaren erdigunean, denok Siriara eta Irakera begira geundenean.
Izan ere, itxura batean gutxi dauka Yemenek, baina dena zeukan hartu duen dimentsioa hartzeko. Azken gatazka piztu aitzinetik ere, gerra ez zitzaion batere arrotz herrialdeari; ez 1990ean Ipar Yemen eta Hego Yemen elkartu zirenetik, ez eta banatuta zeudenean ere. Etnia uniformizazioak ondoriotzat utz lezakeen bake politikoa erlijio polarizazioak hausten du, eta erlijioa identitate politiko bihurtzeak: xiitak xiitekin, eta sunitak sunitekin. Gehitu horri atzerritik, batez ere Mendebaldetik, ulertzeko zaila egiten zaigun gizarte intra-arabiar hori, aliantzak eta etsaitasunak josteko dinamika berezi horrekin. Eta gehitu, baliabidenatural deigarririk ezean, nazioartean interesa ematen dion balioa ere: kokapena. Kokapen geopolitikoa, mugimendu xiita azkar bat sunismo muturrekoena ordezkatzen duen herrialde baten mugan; eta kokapen ekonomikoa, munduko itsas garraio handiena duen itsasartearen kostan, Somaliako piratengandik gertu, eta Afrika ekialdeko migratzaileen Asiarako atean.
Azken osagaia falta zuen egoera guztiz kaotiko eta ziurgabean hondoratzeko: norabide argirik ez duen atzerriko esku hartze bat.
ANALISIA
Yemen: gutxi eduki, eta guztia izan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu