Joan den ostegunean ANPko, Palestinako Aginte Nazionaleko, buru Jaser Arafatek kargu bat eman zion bere lehengusu Musa Arafati. Jasser Arafatek Palestinako Segurtasun Zerbitzuen buru izendatu zuen Musa Arafat. Erabaki horrek istilu asko eragin zituen baita dimisio batzuk ere. Horrek krisi latza eragin zuen Palestinako Gobernuan. Azkenean, Musa Arafati kargua kentzea erabaki du Jaser Arafatek. Lehengo Palestinako Segurtasun Zerbitzuen presidente zen Al-Majaidaberriz izendatzea erabaki du ANPko buruak.
Musa Arafat izendatu eta berehala agertu ziren haren kontrako erreakzioak: Jam Junesenmanifestazioa egin zuten. Hurrengo egunean Palestinako Gobernuko hainbat lagunek dimisoa aurkeztu zuten, eta larunbatean Abu Ala lehen ministroak gauza bera egin zuen. Baina istilurik larrienak atzo gertatu ziren Al-Aksako martiriak eta Segurtasun Zerbitzuetako polizien arteko tiroketekin.Borroka horiek Al-Aksako martiriak taldeko kideek ANPren Inteligentzia Militarraren koartela erasotzean gertatu ziren. Tiroketen ondorioz hamabi lagun zauritu zituzten. Horrek guztiak krisi larria eragin du Palestinako Gobernuan.
Jaser Arafatek, egoera baretzeko bi neurri hartu ditu. Lehenengoa, dimiso guztiak ez onartzea eta larunbatean bertan Abu Ala lehen ministroarekin bi alditan biltzea. Hurrengo neurria gaur bertan hartu du, azkenean Musa Arafat kargutik kendu eta berriz ere Al-Majaida Palestinako Segurtasun Zerbitzuetako presidente izendatuz.
Musa Arafat ustelkeriarekin lotzen dute palestinar askok. Izan ere, hamar urtez Palestinako Inteligentzia Militarra zuzentzen egon da. Gorpu militar horrek segurtasun indarren artean infiltratu eta Jaser Arafaten kontrako oposizio guztia ezabatzea du helburu.
Ekialde Hurbila
Arafatek bere lehengusu Musa Arafat kargutik kendu du istiluen ondoren
Ostegunean Jaser Arafatek bere lehengusu Musa Arafat Palestinako Segurtasun Zerbitzuetako presidente izendatu zuen. Erabaki horrek hainbat iskanbila sortu zituen hurrengo eguneta, izan ere, Musa Arafat ustelkeriarekin lotzen dute askok. Azkenean, Musa Arafat kargutik kentzea erabaki du Jaser Arafatek eta lehengo Segurtasun Zerbitzuetako presidente Al-Majaida izendatu du berriz. Bestalde,12 lagun zauritu dituzte Palestinan izandako Segurtasun Zerbitzuetako polizien eta Al-Aksako martiriak taldeko kideen arteko tiroketetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu