Katalunia

Aragonesek mobilizaziora deitu du independentismoa, negoziazio mahaia «blokeatua» dagoela iritzita

Generalitateko presidenteak ohartarazi du Kataluniako gatazka ez konpontzeak «eskuin muturrari atea irekitzea» dakarrela.

jarraia209587.jpg
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko otsailaren 14a
20:29
Entzun

Pere Aragones Generalitateko presidenteak diagnostiko argia egin du gaur Kataluniaren eta Espainiaren arteko negoziazio mahaiaren inguruan: negoziazioak trabatuak direla ekarri du gogora, eta, aterabide bila, eske argia egin dio mugimendu independentistari: mobilizazioa aktibatu dezatela. Aragonesek nabarmendu du indarrak «batu» beharra dagoela. Hain zuzen, adierazi duenez, egoera desblokeatzea xede, premiazkoa da Madrili presioa egiteko «erreminta guztiak» martxan jartzea.

Negoziazio mahaiaren hurrengo hitzordua ahalik lasterren izan dadila nahi du Aragonesek, adierazi duenez. Ordea, oraindik ez dute erdietsi Madrilekin data bat zehaztea. Zorrotz, Pedro Sanchezen jarrera kritikatu du. «Espainiako Gobernuari exijitu behar diogu erakuts dezala haren konpromiso demokratikoa».

Hori bakarrik ez, Generalitateko presidenteak ohartarazpen garbia egin du: «Gatazka konpontzen ez den bitartean, Espainia autoritarismoranzko bidea ari da hartzen. Hori ondoriozta daiteke, besteak beste, eskuin muturraren goraldi ikusita», azaldu du Aragonesek. Iradoki du Madrili «ausardi» faltak ateak zabalduko dizkiola eskuinak eta eskuin muturrak osatutako gobernu bat osatzeari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.