Kataluniako erreferenduma

Arazorik gabe hasi da baiezkoaren aldeko kanpaina Tarragonan

Jendetza elkartu da baietzaren aldeko lehen ekitaldian. Emozio handiko ekitaldia izaten ari da.

2017ko irailaren 14a
21:51
Entzun

Kanpainaren hasiera ekitaldia egiten ari dira Tarragonan, baiezkoaren aldeko alderdietako ordezkariek, denak bat: Puigdemont presidentea eta Junqueras presidenteordea buru dituztela. Bideoa: ekitaldia zuzenean (ASSEMBLEA VIDEO)

[youtube]https://youtu.be/uQ-nfZElgaQ[/youtube]

Parte hartzerako deia egin dute, eta 'Kaixo' esan diote errepublika berriari.

Ikusmira zegoen ez ote zuten azken orduan tokia aldatu beharko, izan ere, Konstituzionalaren debekuak ohartarazten du ezin dela erreferenduma "bultzatu edo hauspotuko duen ekintzarik egin". Gainera, Enric Millo Espainiako Gobernuaren ordezkariak abixua eman du ekitaldiak debekatuta daudela, eta baieztatu ez badu ere, ez du baztertu Guardia Zibila haiek galeraztera joatea. Momentuz, normal doa ekitaldia.

Ekitaldia hasi aurretik bero zen girola, eta asko izan dira "independentzia" eta "bozkatuko dugu" oihuak. Els Segadors ere abestu dute

Bien bitartean, Guardia Zibilak beste inprenta bat arakatu du, Sant Feliu de Llobregaten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.