Mundua

Aske dira Manilan bahituta izan dituzten 31 umeak

Eskolaurreko zentro bateko ikasleak dira, eta ikastetxeko zuzendariak bahitu ditu. Ume horiek matrikula doainik izatea eta haien familientzako lurrak eskatu ditu.

2007ko martxoaren 28a
15:51
Entzun 00:00:0000:00:00
Eskolaurreko zentro bateko 31 ume bahituta izan ditu Manilan ikastetxeko zuzendariak, hamar orduz. Granadekin eta suzko armekin hornituta umeak txangoan zeramatzan autobusean gotortu da, eta aske uztearen truke haur horien aldeko beila bate egitea,zentrok 145 haurrek matrikula doainik izatea eta haien familiak etxeak egiteko lurrak eskatu ditu bahitzaileak.

Hamar orduko epea eman du eskakizun horiek betetzeko, eta amaitzear zela beilaren itxurak egiten hasi dira kandelekin-eta autobusaren inguruan batu diren polizia eta bahitutako haurren senideak. Orduan, aske utzi ditu umeak. Filipinetako Poliziak atxilotu egin du bahitzailea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.