Brasil

Aske utzi dute Lula, hiru orduz deklaratu ostean

Petrobras petrolio enpresarekin lotutako ustelkeria auzien harira agindu du epaileak presidente ohiaren eta haren familiaren jabetzak ikertzeko.

Luiz Inacio da Silva 'Lula' prsidente ohia, artxiboko irudian. ZIPI / EFE
2016ko martxoaren 4a
11:02
Entzun 00:00:0000:00:00

Petrobras Brasilgo petrolio konpainia publikoaren ustelkeria auziarekin lotuta, Luiz Inacio da Silva Lula-ren eta haren familiaren etxe eta jabetzak arakatu ditu Poliziak. Estatuburu ohia, berriz, dekaratzera eraman dute polizia-etxera. Sergio Moro epaileak agindu du ikerketa, presidente ohiak "jabetzak ezkutatu" eta "dirua zuritu" duelakoan.

Ikertutako jabetzen artean daude, Lularen semeetako batek Sao Paulon duen etxea, estatuburu ohiak zuzentzen duen Lula Institutua, Atibaia herrian duen etxea, eta Guarujako bainuetxean duen apartamentu bat. Azken bi horiek hirugarren baten izenean daude, baina Poliziak uste du presidente ohiarenak direla. 

Iazko urte bukaeran Brasilgo Parlamentuak ebatzi zuen Dilma Rousseff presidenteak eta Luiz Inazio Lula da Silva presidente ohiak ez zutela zerikusirik ustelkeria auziarekin. Baina aste honetan, akusatu eta lekukoak erosi izana leporatu dio Petrobras kasuko lekuko batek Lulari. Hark, ordea, ukatu egin ditu bere aurkako salaketak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.