Honduras
Autobus bat erasotu eta 26 lagun hil dituzte Hondurasen
Honduras iparraldeko San Pedro Sula hiriko zerbitzua egiten duen autobus bat tiroka erasotu dute, eta 26 lagun hil. Gero, erasotzaileek Honduraseko presidente Ricardo Maduroren kontrako mezuekin afixak jarri dituzte autobusaren aurrean. Haietan, "zaborra" deitzen diete, Maduro eta bere gobernuko beste batzuei. "Utzi faltsukeriak eta kanpaina zikinak, nazkatu gara zuetaz" eta antzekoak idatzi dituzte, 'Chichonero' izenez sinatutako taldeko kideek.
'Chichonero' taldeak 1980an ekiten zuen, baina, gerra hotza amaitu zenean desagertutzat eman zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu