Azken orduetan borroka gogorrak izan dira Siriako Atareb hirian

2012ko maiatzaren 30a
00:00
Entzun
Indarkeriak ez du etenik Sirian. Atzo, borroka gogorrak izan ziren Atareb hirian, herrialdearen iparraldean, eta gutxienez hogei soldadu, sei matxino eta sei zibil hil direla jakinarazi dute oposizioko iturriek.

Hiriaren kontrola berreskuratzeko asmoz armadak tankeekin eta helikopteroekin erasoaldia egin duela esan dute oposizioko kideek. Matxinoek, baina, kontraerasoa egin eta hogei soldadu inguru hil dituztela jakinarazi dute. Oposizioko beste iturri batek bestelako bertsioa eman du. Armada iristearekin batera matxinoek ihes egin dutela azaldu dute, baina armadak hiria bonbardatzen jarraitu duela eta dozenaka etxe suntsitu dituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.