Israelgo armadak Gazan (Palestina) abiatu zuen erasoaldiak hildako gehiago utzi ditu gaur: hogeita hamar bat palestinar, eta horietatik zortzi, haurrak. Hilketa horiekin, dagoeneko 1.146 dira zendutakoak eta 5.000 inguru zauritutakoak, Palestinako osasun iturrien arabera. Abenduaren 27an zen Israel Gaza erasotzen, hemendik koheteak botatzen zituztelako hara.
Azken biktimak emakumezko bat eta bere bost haurrak dira. Gertaera Al Bureij (Gazako zentrua) errefuxiatu eremuan jazo da, Israelgo tanke batek zonaldea erasotu duenean. Beste zibil bat ere hil du azken orduetan Israelgo armadak, Jan Yunes eremuan (Gazako hegoaldea).
Era berean, gaur beste biktima batzuk ere izan dira. Yabaliako iheslari eremuko bere etxean zegoen haur bat izan da horietako bat, Israelgo tanke baten tiroak jaso eta bertan hil dena. Beste adingabe palestinar bat Rafa (Gazako hegoaldea) herrian hil du Israelgo armadak, aire eraso batean. Eraso honetan, osasun iturrien esanetan, beste bost haur ere zauritu dira.
Palestinako erreskate taldea, atzo Israelek gogor erasotu zuen eremura iritsi ahal izan da, eta bertan gutxienez hogei pertsonen -zibilak eta milizianoak-, gorpuak aurkitu dituzte etxebizitzen hondakinen azpian.
Atzo 40 "helburu" erasotu zituen Israelgo armadak, orain arteko egunik bortitzenean. Azken orduetan erasotutako guneen artean, mezkita bat eta Hamas taldeko kide baten eta sei komando milizianoren etxeak daude.
Mundua
Azken orduetan hogeita hamar bat palestinar hil ditu Israelgo armadak
Horietatik zortzi haurrak dira. Palestinako osasun iturrien esanetan, 1.146 hildako eta 5.000 inguru zauritu eragin ditu dagoeneko Israelgo erasoaldiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu