Bagdad erdialdeko Al Mansour hotelean soinera itsatsita zeraman lehergaia zartarazi du ekintzaile suizida batek, eta gutxienez hamabi lagun hil dira eta hamazortzi zauritu eztandaren ondorioz. Irakeko Poliziak agertu du buruzagi sunita talde bat batzarra egiten ari zela hotel horretan, eta haiek zirela erasoaren jomuga. Buruzagi horietatik sei hil dira, besteak beste, Fasal Al Khoud buruzagi sunita garrantzitsuenetako bat. Halaber, Rahim Al Maliki Al Irakija telebistako aurkezle eta kazetari ezaguna dago hildakoen artean. Eraso diotenhotela nazioarteko komunikabide askoren egoitza izan ohi da.
Hori ez da izan, ordea, gaur goizean Iraken gertatu den atentatu handi bakarra. Aitzitik, Irakeko Poliziaren eta Armadaren kontrako hiru eraso izan dira, eta gutxienez 38 lagun hil dira horietan. Hiruretako bat Irak iparraldean gertatu da, Baijin, Bagdad hiriburutik 180 kilometro iparraldera. Zehazki, ekintzaile suizida batek lehergaiz betetako kamioia zartarazi du Baijiko polizia etxearen aurka. Gutxienez, 27 dira hildakoak eta zaurituak 62. Zenbait iturriren arabera, erasoa gertatu baino instant batzuk lehenago AEBetako Armadako zenbait soldadu sartu dira polizia etxera, baina iturri ofizialek ez dute baieztatu.
Beste eraso handia Hilan gertatu da, Bagdadetik 100 kilometro hegoaldera. Han, polizia erreklutatzeko zentro batek aurka bonba-auto bat lehertarazi dute, eta bederatzi lagun hil dilra eta 30 bat zauritu dira.
Baijin bertan beste bi irakiar soldadu hil dituzte beste atentatu batean. Irakeko Armadaren postu baten kontra bonba-autoa lehertarazi du suizida batek.
Irak
Bagdadeko hotel baten aurka atentatu suizida egin dute, eta gutxienez hamabi lagun hil dira
Hotelean batzarra egiten ari ziren buruzagi sunitak, eta Poliziaren arabera, haiek ziren jomuga; sei hil dituzte. Beste hiru eraso ere izan dira gaur goizean Iraken, eta 38 bat lagun hil dira haietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu