Irudia.Mexiko

BAKEAREN KARABANA, CIUDAD JUAREZEN

2011ko ekainaren 11
00:00
Entzun
Javier Siciliak gidatutako Bakearen Karabana Ciudad Juarezera iritsi zen herenegun. Atzo manifestaldi bat egin zuten, eta ondoren, Benito Juarezen monumentuan herritarren paktu bat sinatu zuten. Horretan, droga kartelen aurkako borrokaren plana aldatu eta indarkeriak kaltetuentzako justizia eskatzen dute. Karabanako 600 kideak Mexikoko hainbat hiritan egon dira, eta Ciudad Juarez da bisitatuko duten azkena. Droga trafikoaren indarkeria gehien jasaten duen hiria da; 2010ean 3.100 hilketa baino gehiago egon ziren, eta aurten dagoeneko 900 lagun inguru hil dituzte. Irudian, Bakearen Karabanaren zain zeuden hainbat lagun .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.