Baldintzapeko askatasuna ukatu diote Assangeri

2021eko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun
LONDRES. Erresuma Batuko epaile Vanessa Baraitserrek baldintzapeko askatasuna ukatu zion, atzo, Julian Assange Wikileaks atari digitalaren sortzaileari, uste baitu «ihes egiteko arriskua» dagoela.

Baraitserrek argudiatu zuenez, Assange ez estraditatzeko erabakia ez da oraindik irmoa,AEB Ameriketako Estatu Batuek oraindik helegitea jar dezaketelako, eta, horregatik, presoak «ihes egiteko pizgarri bat» du. Epailearen arabera, «baldintza zorrotzetan» zainduta badago ere, Assangek lehen ere erakutsia du ihes egiteko gai dela .

Baraitserrek baztertu zuen, astelehenean, Assange AEBetara estraditatzeko aukera, haren buruko osasunarengatik: «Hura ikusita, inpresio hau izan dut: depresioak jota eta etsita dagoen gizon baten aurrean nagoela, eta beldur dela geroak zer ekar ekar liezaiokeen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.