Balkanetako Gerrako kriminalak

2011ko uztailaren 21a
00:00
Entzun

AKUSATU NAGUSIAK

Radislav Krstic. Bosniako Serbiar Errepublikako komandante ohia. 1998ko abenduan atxilotu zuten, eta 35 urteko espetxe zigorra ezarri zioten genozidioagatik.

Slobodan Milosevic. Serbia eta Jugoslavia ohiko presidente ohia. 2001eko apirilean atxilotu zuten. 2006an hil zen espetxean, bere kontrako epaiketa amaitu gabe zegoela.

Vojislav Seselj. Serbiako Alderdi Erradikaleko presidentea. Bere borondatez entregatu zen 2003an. Gerrateko zortzi krimen leporatzen dizkiote, baina oraindik ez dute bere epaiketa bukatu.

Milan Lukic. Paramilitarren buruzagia. 2005eko abuztuan atxilotu zuten Buenos Airesen, eta 2006an eraman zuten Hagako Auzitegira. Bizi osorako espetxe zigorra ezarri zioten, Bosniako musulmanen aurkako gerra krimenengatik.

Ramush Haradinaj. Kosovoko lehen ministroa izandakoa. 2005ean entregau zen, oraindik lehen ministro zela. 2008an absolbitu egin zuten, baina iaz epaiketa errepikatzeko agindu zuen Hagak. 1999an Kosovoko herritarren aurkako krimenak egitea leporatzen diote.

Ante Gotovina. Kroaziako jeneral ohia. 2005ko abenduan atxilotu zuten Espainian, eta 24 urteko espetxe zigorra ezarri zion Hagak iaz. Krajina eskualdeko zibilen kontrako gerra krimenak egozten dizkiote.

Vlastimir Djordjevic. Serbiako Segurtasun Publikoko buruzagi ohia. 2007an atxilotu zuten, eta joan den otsailean 27 urteko espetxe zigorra ezarri zioten gerra krimenengatik.

Radovan Karadzic. Buruzagi politiko ohia. 2008ko uztailean atxilotu zuten Belgradon —beste nortasun batekin bizi zen, medikuntza alternatiboa eginez—. Oraindik ez da bere aurkako epaiketa bukatu. Genozidioa leporatzen diote.

Ratko Mladic. Bosniako Serbiar Errepublikako komandante ohia. Maiatzaren 26an atxilotu zuten Belgrado iparraldean—lehengusuaren etxean zegoen ezkutaturik—. Oraindik ez dute bere aurkako epaiketa hasi. Gerra krimenak eta genozidioa leporatzen diote.

Goran Hadzic. Krajinako Serbiar Errepublikako presidente ohia. Atzo atxilotu zuten, zazpi urtez klandestinitatean egon ondoren. Gerra krimenak eta gizateriaren aurkako krimenak leporatzen dizkiote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.