Bi astean pilatutako tentsioaaskatu egin da azkenean, eta Baltimorehiria (Maryland, AEB) anabasan hondoratu da. Freddie Gray 25 urteko gazte beltza Poliziaren zaintzapean hil zen apirilaren 19an, bizkarrezurra hautsi eta koman sartu ondotik. Beste beltz bat polizia zurien eskuetan hila. Beste izen bat segurtasun indarren gehiegikeria eta jokabide baztertzailearen zerrenda beltzean. Gaztearen hiletaren ondoren lehertu zen amorrua, herenegun. Hasiera bateko protesta baketsuak gaiztotu egin ziren, eta aspaldiko liskarrik larrienak eragin zituzten: eraikinak sutan, arpilatzeak dendetan eta borrokak protestarien eta Poliziaren artean. Setiopean esnatu zen atzo hiria.Larry Hogan gobernadoreak, larrialdia ezarri, eta Guardia Nazionala deitu du. Beste estatuetatik 5.000 polizia hedatuko dituzte, eta astebetez 22:00etatik aurrera etxean geratzeko agindua jaso dute herritarrek. 600.000 biztanle ditu hiriak; herena afrikar jatorriko estatubatuarrak dira.
Arratsaldean hasi ziren lehen liskarrak, eta gaueko ordu txikiak arte ez zen bakerik egon. Balantzea: hamabost polizia zaurituta—bat konorterik gabe—, dozenaka lagun erietxean, 236 giltzapean, hiria errautsetan eta 114 auto eta hamabost eraikin kiskalita. Protesten biharamunean, hiriguneko dendak hesituta eta kale nagusiak armadaren zaintzapean egon dira. 1968. urtetik, lehen aldiz hedatu dute Guardia Nazionala Maryland estatuan liskarren ondorioz.
Eric Kowalczyk Poliziaren bozeramailearen arabera, «gaizkiletalde bat» harrika hasi zitzaizkien herenegun arratsaldean, etanegarra eragiteko gasa botata erantzun zuten. Baina, toki askotan, manifestariei aurre egin ezinda geratu ziren, eta ehunka lagunek dendak arpilatueta eraikinei eta autoei su eman zieten.Segurtasun indarrek salatu dute makilak eta «bestelako armak» erabili zituztela beraien aurka, suzko armak barne. Hogan gobernadorearen arabera, larrialdia ezarri, eta Guardia Nazionala hedatzea «beste erremediorik» ez du izan.
Agintarien, ordezkari erlijiosoen eta Grayren senitartekoen lasaitzeko eskaerak ez zuten etekinik eman. «Guk ez dugu hau eskatu. Hau ez da justizia, lapurreta baizik», adierazi du Carron Mogan Grayren lehengusinak. «Guere kalera aterako gara bihar [gaur], txikizioa garbitzera».
Istiluak pizteko arriskua airean zegoen lehendik. Izan ere, larunbatean manifestazioa egin zuten 1.000 lagun inguruk Grayren hilketa salatzeko. Baltimore Mendebaldetik—han atxilotu zuten gaztea hilaren 12an— hirigunera ibilaldia egin zuten. Protesta baketsua izan zen, oro har, nahiz eta ondoren liskarrak piztu ziren: 35 lagun atxilotu eta sei polizia zauritu zituzten. Hogan gobernadoreak azaldu duenez, larrialdia ezartzeko agindua eman zuen orduan, baina erabakia atzeratzea erabaki zuten.
Astelehenean protestak bertan behera uztea erabaki zuten, hiletarekin bat ez egitearren. Halere,bulego eta denda askok aldez aurretik itxi zuten, istiluen beldur. Baltimore Oriols hiriko beisbol taldeak ere etxean jokatzekoa zuen partida atzeratu zuen. Hain zuzen ere, Baltimore Sun egunkariaren arabera, sare sozialetan, gazteei «garbitzeko» gonbita zabaldu zieten, lege guztiak egun batez bertan behera geratzen diren film bati erreferentzia eginez. Segurtasun indarren arabera, kanpoko gaizkile taldeek bat egin dute polizien aurka egiteko.
Agintariek gogor deitoratu dute txikizioa. «Ez dago aitzakiarik. Zentzugabea da. Ez da manifestazio bat; egoeraz aprobetxatu den talde bat besterik ez da, eta gaizkileak gisara tratatu behar ditugu», esan du Barack Obama presidenteak. Grayren heriotzari buruzko lehen adierazpenak egin ditu, bestalde. Haren hitzetan, «erabaki politiko zailak» hartu beharko dituzte hezkuntzan eta justizian. «Askotan ikusi dugu nola jokatzen duten afroamerikarrekin polizia diruditenak, eta galdera kezkagarriak sortzen dizkigu horrek». Grayren heriotza argitzeko ikerketa bat abiatu dute, etasei polizia behin behinean kanporatu dituzte.
Zerrenda,gero eta luzeago
Edonola ere, Obamak Polizian agindutako erreformak ez dira nahikoak izan segurtasun indarren jarrera aldatzeko. Iazko abuztuan polizia batek Michael Brown gaztea tiroz hil zuenetik, beste kasu askoren berri zabaldu dute hedabideek. Orduan ere,Fergusoneko (Misuri) kaleetan istilu larriak izan ziren.
Apirilean bertan, polizia batekbeste beltz armagabetu bat hil zuen Hego Carolinan.Walter Scottek ihesera eman zuen autoko argi bat apurtuta zuela-eta geldiarazi zutenean, eta bizkarrean tiroa jota hil zuen Poliziak.
Gutxiengoen kontrako —batez ere, beltzen kontrako— Poliziaren indarkeriari erantzuteko, azken urteanprotesta mugimendua indartu da AEBetan, eta kanpaina nazionala abiatu dute hainbat elkartek. Kweisi Mfume NAACP Koloreko Jendearen Hobekuntzarako Elkarte Nazionaleko presidentea Baltimoreko kaleetan izan zen istiluetako manifestariak lasaitu nahian. «Oztopoa da Polizia Departamenduaren egiturazko aldaketa bat lortzeko bidean».
Baltimore, errautsetan
AEBetako Poliziaren zaintzapean hildako beltz baten hiletaren ondotik, liskarrak piztu dira..236 lagun atxilotu eta hamabost eraikin eta 114 auto erre dituzte

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu