Ban Ki-monn NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia Bagdaden da. Egoera bertatik bertara ezagutzera joan da Irakera, eta, besteak beste, Nuri AlMaliki lehen ministroarekin solastera. Hain zuzen ere, bileraren ondoren elkarrekin prentsaurrekoa ematen ari zirela agintari biak zeuden eraikinari eraso diote, mortero bidez. Morteroetako bat agerraldia egiten ari ziren aretotik 50 bat metrora lehertu da, eta astindua nabarmena izan da Ban Ki-moon eta Al Maliki zeuden gelan.
Halaber, handik hurbil dagoen lehen ministroaren bulegoan sabai zatiak erori dira. Erasoa gertatu den eraikina Bagdadeko Eremu Berdean dago, Irak guztian segurtasun neurri handienak hartzen diren gunean. Hain justu, Iraken segurtasuna hobetu egin dela esaten ari zen NBEko idazkari nagusia leherketa gertatu denean.
Bisitaren helburua Irakeko gatazka aztertze eta Irakeko Gobernuari laguntza eskaintzea zen.
Iraken okupazioak 4 urte
Ban Ki-moon eta Al Maliki onik atera dira eraso batetik
Bagdaden, prentsaurrekoa ematen ari ziren aretotik 50 metrora lehertu da mortero bat, eta dardara bortitza sumatu da agintari biak zeuden gelan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu