Ban Ki-Moon: "Laguntzeko beharrezko guztia egingo dugu"

2011ko martxoaren 11
18:35
Entzun 00:00:0000:00:00

Japonian jazotako lurrikararen inguruan hitz egin du gaur arratsaldean Ban Ki-Moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak. Telebista bidez ikusi diren irudiak "ikaragarriak" direla adierazi du, eta japoniar guztiei bere dolumina aurkeztu die, "batez ere senideak galdu dituztenei".

Ezbeharren bat gertatzen denean, Japonia laguntza gehien ematen duen herrialdeetakoa dela nabarmendu du, eta NBEk Asiako herrialdeari "laguntzeko beharrezko guztia" egingo duela ziurtatu du.

Nazioarteko herrialde guztiak Japoniarekin bat daudela azaldu du, eta ziur dela guztien laguntzarekin Japoniak "zailtasunei aurre egingo" diela.

Bidenabar, tsunamiaren eraginaren arriskupean dauden gainontzeko herrialdeentzako hitzak ere izan ditu NBEko idazkari nagusiak, eta beharrezko laguntza izango dutela jakinarazi die.

45 herrialdeetako 68 salbamendu talde Japoniako Gobernuaren baimenaren zain daude, han laguntzeko, Nazio Batuen Erakundeak jakinarazi duenez.

Munduko Bankua Japonia laguntzeko "prest" agertu da ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.