Banaketa lerro bat adostu dute Ukrainako armadak eta matxino errusiazaleek
DONETSK. Irailaren 5ean sinatutako su-etena bermatzeko, indar militarren arteko banaketa lerro bat adostu dute Ukrainako agintariek eta matxino errusiazaleek, Donetskeko Herri Errepublikako buruzagi Aleksandr Zakhartxenkok jakinarazi duenez. Petro Poroxenko Ukrainako presidenteak, aldi berean, Donetskeko gobernadore ofiziala kargutik kendu du, eta Aleksandr Kikhtenko jenerala izendatu posturako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu