KURDISTAN

Baraualdia Estrasburgon eta Ameden, Ocalanen eskubideen alde

PKK-ko buruzagiaren bakartzea salatzeko, gose greba egiten ari dira; bi aste daramatzate Estrasburgon, eta bi egun Ipar Kurdistango hiriburuan.

Ocalanen eskubideen aldeko baraualdiari ekin diote Ameden ere. @ANFENGLISH
2016ko irailaren 6a
07:54
Entzun

Urtebete baino gehiago da Abdullah Ocalan PKK Kurdistango Langileen Alderdiko buruzagiari komunikazioak eta bisitak galarazi zizkiotenetik. 1999an atxilotu zuten, eta harrezkero Imraliko irlan dago preso.

Ocalanen egoeraren aurka protesta egiteko, gose greba abiatu zuten duela bi aste Estrasburgon (Frantzia) Shengal Diasporako Biltzarreko bost kidek —Fikret Ä°grek, PeÅŸimam Ekrem Deniz, Bozo Bacini, Bedirxan Kahraman eta BeÅŸir Ezidik—. Barualdira batuz joan dira egunotan beste talde batzuetako kideak, eta handituz joango da multzoa: gaur, bi emakume kurduk ekingo diote gose grebari, eta, bihar, Emakume Kurduen Mugimenduko bi kidek.

[Youtube]https://youtu.be/Xs3cSn9JAyo[/Youtube]

Estrasburgokoaz gain, beste baraualdi bat abiatu dute Ameden, Ipar Kurdistango hiriburuan. Bi egun daramatzate, eta politikariak, kazetariak, artistak eta beste esparru batzuetako langileak ari dira greban. Lehen egunean, ehunka bisita jaso dituzte grebalariek: besteak beste, HDP Herrien Alderdi Demokratikoko diputatuenak, DTK Gizarte Demokratikoaren Kongresuko kideenak eta HDK Herritarren Kongresu Demokratikokoenak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.