Hainbat hilabetez elkarrekin hitz egin gabe egon ostean, lehen aldiz bildu ziren herenegun Turkiako Gobernua eta BDP Bakea eta Demokrazia Alderdi kurduko ordezkariak. Bileran bi aldeak bat etorri ziren beharrezkoa dela gatazka armatua amaitzea bakea lortuko bada. BDPko buru Delahattin Demirtasek zehaztu zuen, ordea, PKK Kurdistango Langileen Alderdiak su-etena luzatuko badu Ankarak bake bidean urratsak egin behar dituela. Alderdiak hamar eguneko epea eman zion atzo Recep Tayyip Erdogan presidentearen gobernuari erantzuteko.
Bestalde, atzo jakin zen eskoletan kurdueraz irakastearen aldeko boikotean parte hartzen ari ziren bost ikasle eta BDPko buruzagi bat atxilotu zituztela. Ikasleetako hiru eta alderdiko buruzagia ordu batzuen buruan askatu zituzten, baina beste bi ikasleak, adingabeak, Erzurumgo Fiskaltzaren esku utzi zituzten. Gaur egun 56 adingabe kurdu daude preso; gehienei PKKren alde aritu izana leporatzen diete. Horietatik askok buruko arazoak dituzte.
BDP alderdi kurduak bake bidean urratsak egiteko exijitu dio Turkiari
Hainbat hilabetean lehen aldiz, Bakea eta Demokrazia Alderdiko buruzagiekin bildu da Ankarako gobernua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu