Hegazkin txiki batek lurra jo du, Suediako Orebro hiriko aireportuan, eta, Poliziak Aftonbladet egunkariari jakinarazi dionez, hil egin dira barruan zihoazen bederatzi lagun: pilotu bat eta zortzi paraxutista. Istripua «oso larritzat» jo du Poliziak, eta argitu du ez duela istripua jasandakoen lesioen inguruko azalpenik emango.
Suediako itsasoko eta aireko erreskate taldeko bozeramaile Carl-Johan Lindek adierazi du «helizea zuen hegazkin txiki batek» izan duela istripua. Zehaztu du zaurituetako bat ospitalera eraman dutela, oso larri.
Zenbait hedabidek zabaldu dutenez, aireratu eta berehala izan du istripua hegazkinak, eta su hartu du. Erreskate taldea lanean ari da oraindik, eta ez dute baztertzen zauritu edo hildako gehiago izatea.