Indiarrentzako erreserba batean gertatu dira hilketak, Minnesota iparraldean, Kanadakomugatik hurbil.
FBIko arduradunek agertu dutenez, lehendabizi aiton-amonak hil ditu gaztetxoak, beren etxean. Aitona erretiroa hartutako polizia bat zen, eta hipotesi batzuen haren arabera, hari kendu dizkio gaztetxoak hilketetarako erabilitako armak.
Nolanahi ere, aiton-amonak hil ostean, indiarren erreserbako Red Lake bigarren hezkuntzako institutura joan da gaztetxoa, eta lekukoen arabera, lehendabizi atariko segurtasun zaindaria hil ostean, tiroka sartu da korridoreetan barrena. Eskolak hasita zeuden ordurako, eta ikasgela batera sartu eta han zeuden guztiak tirokatu ditu, eta ondoren, bere buruaz beste egin.
Iturri ofizialen arabera, hamar lagun hil dira gertakari latz horietan: Jeff Weis gaztetxoa, haren aitona eta bikotekidea, segurtasun zaindaria, irakasle bat eta bost ikaskide.
Lekuko zenbaiten arabera, arma bat baino gehiago hartuta sartu da gaztetxoa eskolara.
Poliziak eskola ez ezik, erreserba guztia inguratu eta hesitu du.
AEB
Bederatzi lagun hil eta ondoren bere buruaz beste egin du 17 urteko mutil batek AEBetan
Bigarren hezkuntzako ikasle batek aitona, haren bikotekidea eta bere ikastetxeko zazpi kide tiroka hil ditu bere buruaz beste egin aurretik, AEBetako Minnesota estatuan. Zehazki, ikastetxeko segurtasun zaindari bat, irakasle bat eta bost ikaskide hil ditu 17 urteko Jeff Weisek. 1999an Coloradon, Denverko Columbine institutuan, bi gaztetxok beren buruaz gain 12 ikaskide eta irakasle bat hil zituztenetik gertatu den tankera honetako sarraskia handiena da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu