Behin-behineko gobernua osatzeko akordioa egin dute Tunisian

Bozetako irabazle Ennahda alderdiaren arabera, «era askotako jendeak» osatuko du gobernu berria

Erredakzioa
2011ko azaroaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ennahda alderdiak aise irabazi zituen Tunisiako hauteskundeak joan den urriaren 28an, eta, emaitzak jakinarazi bezain laster, iragarri zuen Tunisia berrian ez zela inor bazterrean geratuko. Orain, behin-behineko gobernuaren osaera iragartzeko orduan ere, Samir Dilu buruzagiak alderdiaren izenean nabarmendu du «era askotako jendeak» osatutako gobernu bat hitzartu dutela. Dena den, ezkerreko hainbat alderdik salatu dute Ennahda alderdikoek ez dutela haiekin hitz egin. Egun gutxi barru emango dute gobernuaren osaeraren berri.

Joan diren bozetako emaitzen neurrira banatuta geratu ziren eserlekuak Batzar Konstituziogilean, eta Ennahda nabarmen nagusitu zen. Matxinadan protagonista izan ziren alderdi ezkertiarrek, berriz, ordezkaritza txikia lortu dute, bozetara banatuta aurkezteagatik. Kezka sortu da Ennahdak islatuko ote duen tunisiar gazteenen izaera gobernu berrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.