Hauteskundeetara deitu bitartean, batasun nazionaleko gobernua jarri dute indarrean Tunisian. Zine El Abidine Ben Ali diktadorearen gobernuko zortzi ministrok euren postuetan jarraituko dutela iragarri du Mohamed Ganutxi lehen ministroak. Ministerio garrantzitsuenen kontrola izango dute horiek. Hala nola, defentsa, finantza, atzerri eta barne ministerioetan ez da aldaketarik izango. Horiez gain, legezko oposizioko hiru alderdietako liderrek osatuko dute behin behineko gobernua; Lana eta Askatasunaren aldeko Foro Demokratikoa, Alderdi Aurrerakoi Demokratikoa eta Etajdid.
«Euren iritziengatik edo ekimen politikoengatik» zigortuak izan diren presoak askatuko dituztela iragarri du lehen ministroak, eta baita alderdi politiko guztiak legeztatuko dituztela ere. Horrez gain, ustelkeria kasuak ikertzea adostu dute.
Gobernu honek Tunisiaren historian aro berri bati hasiera emango ziola iragarri zuen Ganutxik igandean. Aldaketa, ordea, espero zena baino txikiagoa izan da, gobernu berriaren gehiengoak, oraindik orain, Ben Aliren Batzar Konstituzional Demokratikoa (BKD) alderdiaren kontrolpean jarraitzen baitu. Hemeretzi ministeriotik hamabiren ardura izango du. Bestalde, Informazio Ministerioa desegitea erabaki dute, 23 urtetako zentsuraren eraginez sinesgarritasunik ez duela iritzita.
Moncef Marzuki Errepublikarako Kongresua alderdiko liderrak —diktadura garaian legez kanpoko alderdia— batasun nazionaleko gobernua «fartsa hutsa» dela adierazi du. Postu garrantzitsuenek Ben Aliren alderdiaren esku jarraitzen dutela salatu du, eta zalantzan jarri dugobernuaren gaitasuna hauteskunde askeak antolatzeko.
Exekutibo berriaren iragarpenauste baino beranduago heldu da. Azken orduetan negoziazioak blokeatuta egon direla eman dute aditzera. Horrez gain, etxeratze agindua indarrean jartzear zela egin ditu Ganutxik iragarpenak, protestak saihesteko, ziurrenik.
Dolega argazkilaria hil da
Koalizio gobernu berriaren lehen egitekoa, hain zuzen ere, herrialdeko kaosa baretzea izango da. Izan ere, ostiralean presidente ohiak Saudi Arabiara ihes egin izanak ez du lasaitasuna ekarri Tunisiara.
Atzo goizean bertan, Ben Aliren alderdia desegiteko eskatzen zuten herritarren manifestazioan liskarrak izan ziren. Gobernu berria oposizioko kideek soilik osatzea eskatzeko milaka manifestari bildu ziren hiriburuan, baina militarrek kezko lehergailuen eta ur txorroten bidez desegin zuten bilkura. Airera tiro ere egin zuten, eta helikoptero batek zaindu zuen manifestazioa. Oro har, azken orduetan egoera zertxobait baretu dela badirudi ere, liskarrak pizten dira oraindik ere han eta hemen. Lucas Dolega, EFE agentziarentzat lan egiten zuen argazkilaria, atzo zendu zen. Istiluen berri ematen ari zela polizia batek jaurtitako negar gasen lehergailu batek jo zuen Dolega ostiralean. Guztira 78 izan dira hildakoak liskarrak hasi zirenetik.
Ben Aliren jarraitzaileak eta miliziak dira, hein handi batean, egoera baretzea eragotzi nahi dutenak, diktadorearen falta herritarrek suma dezatennahi baitute, hura itzultzeko. Armada, baina, gogor erantzuten ari da iskanbila sortzen dutenei. Ordena berrezartzeko helburuarekin hiri nagusietako kaleak hartu dituzte.
Herritarrak izan diraBen Aliboteretik kendu dutenak, baina iraultzakaurrera egin badu, armadak hori itotzeari uko egin diolako ere izan da. Hain justu, diktadorearen aginduei obeditzeari muzin egin zioten militarrek. Orain moderatzaile lana hartu dute.
Bozak, sei hilabetean
Trantsizio demokratikoaren ardura izango du exekutibo berriak. Eta horretarako lehen neurria hauteskundeak egitea izango da. Konstituzioak 60 eguneko epea ematen du horretarako, baina lege hori aldatuko du batasun nazionaleko gobernuak. Izan ere, oposizioko alderdi guztiei —orain arte legezko izan direnei eta baita legez kanpokoei ere— parte hartzeko aukera eta horiek prestatzeko behar adina denbora eskainiko dietela iragarri diete. 23 urtetan legez kanpo egon direnentzat, baina, ezinezkoa litzateke hain epe laburrean herrialdean finkatu eta hauteskunde kanpaina prestatzea. Hori horrela, bozak sei hilabetera egingo direla iragarri dute.
Oposizioko alderdi batzuk, gainera, BKDri hauteskundeetara aurkezteko debekua ezarri nahi diote. Alderdiaren desegitea ere eskatu du beste hainbatek.
Ratxid Ganutxi En Nahda alderdi islamistaren liderrak «zailena egiteko» dagoela adierazi du: «Errazena egin da, despota kaleratzea. Nekagarriena, baina, egiteko daukagu; bere erregimenarekin amaitzea». Londresen erbestean dagoen politikariak Tunisiara itzultzeko asmoa duela iragarri du.
Bestalde, Ben Aliren familiak Tunisiatik 1,5 tona urrerekin ihes egin zuela uste da.
Ben Ali diktadorearen gertukoekin osatu dute gobernu koalizio berria
Bozak egin artean, legezko oposizioko hiru alderdiek eta Ben Aliren zortzi ministrok osatuko dute batasun nazionaleko gobernuaPreso politikoak aske uzteko eta alderdi guztiak legeztatzeko asmoa iragarri dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu