Bengaziko kontsulatua ez zegoen ondo zainduta
WASHINGTON. Agiri independente batek argitara eman du Libiako Bengazi hirian erasoa izan zuen AEBetako kontsulatua ez zegoela behar bezala zainduta. Agiriaren arabera, AEBetako Estatu Departamentuak ez zituen kontuan hartu bertako langileek segurtasuna hobetzeko eginiko eskaerak; sail horretako hiru funtzionariok dimisioa aurkeztu dute orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu