Abenduaren 21eko hauteskundeen ostean, Kataluniako Parlamentu berria osatu behar dela agintzen du legeak, eta 20 laneguneko epea ezartzen du horretarako. Beraz, beranduenez urtarrilaren 23an bilduko da parlamentu berriaren osoko bilkura.
Parlamentko bilkuraren deialdia egiteko ardura Generalitateko behin behineko presidentearen ardura da, baina, 155. artikuluaren ezarpenaren ondorioz, Mariano Rajoyk deitu beharko du bilkurara.
Parlamentua osatutakoan, hamar laneguneko epea izango da presidentea aukeratzeko bilkura deitzeko. Tarte horretan ordezkaritza parlamentarioen arteko kontaktuak izango dira presidentegaientzako babesa adosten saiatzeko. Inbestidurarako bilkura beranduenez otsailaren 6an egin beharko litzateke.
Kataluniako Gobernuko presidente izendatua izateko, hautagaiak gehiengo osoa lortu behar du lehenengo inbestidura saioan. Hala lotuko ez balu, bigarren bilkura deituko litzateke bi egun barru, eta saio horretan nahikoa izango luke gehengo sinplearen babesa gobernuburu izendatua izateko.