KATALUNIAKO PROZESU SUBIRANISTA

BERRIAk begiratu berezia egingo die Kataluniaren gaur-gaurko gaiei

'Kataluniaren erabakia' blogean izango dira irakurgai azken albisteak, azaroaren 9ko galdeketarako sei egun falta direla.

Aurtengo Diada egunean eginiko 'V' erraldoia. EFE
jon olano
2014ko azaroaren 3a
08:36
Entzun

Ezarritako datan kataluniarrek bozkatzeko aukera izango duten zalantzan dago oraindik, baina prozesu subiranista aste erabakigarrian sartu da Katalunian. Sei egun falta dira azaroaren 9ko galdeketarako, eta, sorpresarik ezean, Auzitegi Konstituzionalak bihar baliogabetuko du bigarren deialdia ere. Ikusteko dago, beraz, zer egingo duen Kataluniako Gobernuak, nola betearaz dezakeen agindua Espainiako Gobernuak, eta zein protagonismo hartzen duten herritarrek egunotan.

Azaroaren 9ra bitartean gertatzen denari jarraipena egingo dio BERRIAk, eta Kataluniaren erabakia bloga abiatu du horretarako. Bertan bilduko dira Kataluniaren aktualitateari buruzko albisteak, baita iritzi eta ikus-entzunezko dokumentu batzuk ere.

Horrez gain, BERRIAk #A9Katalunia traolarekin emango du gaiari buruzko informazioa sare sozialetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.