Hungariako Magyar Aluminium (MAL) enpresaren hondakin putzuak argi gorri guztiak piztarazi ditu berriro: hormetako bat oso ahul dagoela ohartu dira, eta berriro ere, joan den astelehenean bezala, lohi toxikoa isurtzeko arriskua dagoela. Ondorioz, hurbileneko herria, Kolontar, hustu egin dute, badaezpada.
Joan den astelehenean isuria gertatu zen putzu horretan, eta handik zabaldutako lohi gorri toxikoak hondamendi izugarria eragin du. Batetik, zazpi pertsona hil dira lokatzak eragindako erredura eta narritadurengatik eta 150etik gora dira zaurituak. Bestetik, eremu zabal batean fauna eta landaretza guztia suntsitu du. Gainera, Danubioko adarretara iritsi da lohi gorria, eta hondamendia gero eta zabalera handiagoa hartzeko arriskua dago.
Oraindik guztiz argitu gabe dago isuria zerk eragin zuen. MAL enpresak eurite handiei eta "aurreikusi ezinezko" klima faktoreei egotzi die ezbeharra sortzea. Enpresaren akatsaren susmoa gero eta handiagoa da, ordea.
Hungaria komunistako enpresa garrantzitsuenetakoa zen MAL, eta pribatizatu ostean, 1995ean, aberats baten esku geratu zen.
Mundua
Berriro isuri toxikoa gerta daitekeela eta, hustu egin dute Hungariako Kolontar herria
MAL aluminio enpresak hondakinak jaurtitzen dituen putzuko hormetako bat apurtzeko zorian dela ohartu dira. Joan den astelehenean isuria gertatu zen putzu horretan, eta Danubioko adarretaraino zabaldutako lohi gorriak zazpi hildako, 150 zauritu eta hondamendi ekologiko izugarria eragin ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu