Mundua

Beste atentatu suizida bat egin dute Bagdaden, eta gutxienez 18 dira hildakoak

2010eko urtarrilaren 26a
18:11
Entzun
Gutxienez 18 lagun hil dira eta 80 bat dira zaurituak gaur goizean ekintzaile suizida batek Bagdad erdialdeko polizia etxe baten aurka egin duen atentatuaren ondorioz. Polizia iturriek agertu dutenez, bonba-autoa zartarazi du 07:30 inguruan Tahariyat plazako poliziaren egoitzaren ondoan. Heriotza eta zauritu oldea eragiteaz gain, polizia etxea suntsitu du erasoak.

Atzo gutxienez beste 36 lagun hil ziren Bagdaden bertan turismo guneen aurkako hiru atentatutan. Abenduaz geroztiko erasoaldi gogorena izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.