BESTE BATASUNA. Autonomiaren eskuduntzak ugaltzeko herri galdeketa egin dezake Galesek

Batzorde batek 2011n erreferenduma egitea aholkatu dio gobernuari herritarrek baietza babestuko dutelakoan

Erredakzioa
2009ko azaroaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Galesen autonomia eskuduntzak zabaltzeko herri galdeketa egin dezake 2011. urtean Cardiffek. Hori aholkatu dio behintzat bi urtez iritzi bilketa eta azterketa lan batean jardun duen batzorde batek. Honek eginiko inkesta baten arabera, herritarren %47 eskumenak zabaltzearen alde daude gaur egun eta %37, aldiz, kontra.

1997an egin zen erreferendumean, herritarren gehiengo estu batek ontzat jo zuen eskumen administratiboak izango zituen asanblea autonomoa eratzea; %50,3k. Gaur egun aldiz, herritarren %70ak oniritzia agertzen dio eredu honi; eskumen gehiago ditu egun gobernu autonomoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.