BESTE BATASUNA. Europako estatu gabeko herrien atlasa martxoan plazaratuko du Eurominorityk

Internet bidezko informazio guneak 30 herrialderen argibideak aurkeztuko ditu; orotara 60 mapa osatuko ditu

Erredakzioa
2010eko urtarrilaren 16a
00:00
Entzun
Interneteko Eurominority atariak -www.eurominority.eu- Europako estaturik gabeko herrialdeen atlas bat plazaratuko du martxoaren amaieran. Editions du Temps argitaletxeak argitara emango duen atlas horretan, Europako 30 herrialderen datuak -Euskal Herria barne- aurkituko dira. Emango diren argibideen lagungarri, 60 mapa ere izango dira atlas horretan.

Eurominority internet gunea 1999an sortu zuen Mikael Bodlore-Penlaezek. Atlas horren erredakzio eta moldaketa lanak ere berak zuzendu ditu. Egun estaturik ez duten nazioen inguruko albisteak ere jasotzen ditu webguneak. Atlasaren hitzaurrea, berriz, eurodiputatu izandako eta egun Kataluniako Generalitateko Hizkuntza Politikarako kontseilari Bernat Joanek egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.