M-11, sarraskia Madrilen
Beste pertsona bat atxilotu dute Madrilgo atentatuekin lotuta
Otman El Gnaout izeneko gizonezkoa atxilotu dute gaur martxoaren 11ko Madrilgo sarraskiarekin zerikusia duelakoan. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epaileak eman du El Gnaout atxilotzeko agindua. Horrenbestez, 24 dira sarraskiarekin lotuta atxilotu dituzten pertsonak. Horietatik 19k atentatuekin zerikusia zutela esan zuen atzo Angel Acebes Espainiako jarduneko Barne ministroak.
Auzi horren barruan, bi atxiloturi deklarazioa hartuko die Del Olmo epaileak gaur arratsaldean, hain zuzen ere, Antonio Toro Castro espainiarrari eta Mustapha Ahmidan marokoarrari. Bihar, berriz, siriari bi galdekatuko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu