'Bhutto auzian' Al-Qaeda nahastu du Poliziak

2013ko ekainaren 15a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
ISLAMABAD. Pakistango Poliziak loturak aurkitu omen ditu Bhutto auzia ikertzen ari zen fiskalaren hilketaren eta Al-Qaedaren artean. Duela hilabete bat tiroz hil zuten Zulfiwar Chaudhry, Benazir Bhutto lehen ministroaren heriotza ikertzen ari zen fiskala, eta orain arteko atxilotu bakarra den Abdullah Umarrek Al-Qaedarekin harremanak dituela esan du Poliziak, Dawn egunkariaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.