Atentatu handia egin dute gaur goizean Bagdadeko Tajaran plazan: Irakeko Poliziaren patruila baten ondoan auto bat lehertarazi dute aurrena, eta bete-betean harrapatu ditu poliziak. Segituan, ekintzaile suizida batek kamioi bat zartarazi du, plazan lan bila elkartzen diren eraikuntzako behargin xiitak enplegu eskaintza eginez beregana hurbilarazi ondoren. Gutxienez, 57 dira hldakoak eta 148 zaurituak. Hildakoetako gehienak lan bila zebiltzan behargin xiitak lirateke.
Zenbait iturriren arabera, tiroketa ere izan da leherketen ondoren.
Lekukoen arabera, itxura lazgarria hartu du Tajaran plaza ezagunak atentatuen ondoren: gorpuak eta zauritutako jendea ikusten zen nonahi. Zaurituetako asko oso larri egon daitezkeela erantsi dute, besteak beste, askok eztandetan gorputz atalak galdu dituztelako.
Goizeko ordu horretan jendez beteta egoten da plaza hori; batik bat, lan bila dabilen jendea batzen da, lana eskainiko dieten ugazaben zain.
Analisten iduriko, suniten eta xiiten arteko liskar gero eta goriagoaren beste urrats bat da gaurkoa.
Mundua
Bi bonba-auto lehertarazi dituzte Bagdadeko plaza batean, eta gutxienez 57 lagun hil dituzte
Zenbait iturriren arabera, enplegu bila ari ziren eraikuntzako langile xiitak dira hildakoetako asko. Poliziaren patruila bat ere bete-betean harrapatu dute. Zaurituak 140 inguru dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu