Bi identifikatu Puigdemont bizi den etxeko atarian

2018ko martxoaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Belgikako Poliziak bi lagun identifikatu ditu Waterloon, Puigdemont bizi den etxearen aurrean Guardia Zibilaren uniformea jantzi eta Espainiako banderak erakusten aritzeagatik. Poliziek, uniformeak kendu, eta etxearen ingurutik bidali zituzten bi lagunak.

Haietako bat Jaime Vizern dela zabaldu dute Kataluniako zenbait hedabidek; Demokrazia eta Espainiar Batasuna plataforma ultraeskuindarreko buruetako bat da. Bi lagunak identifikatu zituztenean, Genevan (Suitza) zen Puigdemont.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.