BOZKETA FRANTZIAREN MENPEKO ANTILLETAN

Bi kontsulta, bi hutsegite

2003ko abenduaren 9a
00:00
Entzun
Aurten, instituzioen bilakaera kontuetan, Parisek bi porrot jasan ditu, Korsikan lehena, iragan uztailan, eta Antilla frantziarretan bigarrena, atzo bertan. Korsikaren bilakaera instituzionalaren alde buru-belarri ibili zen Nicolas Sarkozy Barne ministroa (baiaren bultzatzeko xedez, sei bidaia egin zituen uhartera). Hau guztia alferrikakoa izan zen, ordea, alde murritzez baina, hauteslee arbuiatu baitzuten Korsikan dauden bi departamenduak desagerrarazteko eta erkidego bakar bat osatzeko aukera.

Guadalupen eta Martinikan, oro har, auzia berdintsu zen. Uharte hauetan ez dago bi departamendu, bai, ordea, departamendu bat eta eskualde bat, bakoitza bere hautetsi-biltzar eta eskumenekin. Hain zuzen ere, lurralde berean bi egitura, bakoitza bere eskuduntzekin, egoteagatik gertatzen ziren eragozpenak eta eraginkortasun eskasiak gainditzeko asmoarekin zuten tokiko hautetsiek Frantziako Konstituzio eraberrituaren araberako bilakaera instituzionalaren eskaria egin. Legezkotasun konstituzionalaren izenean, Parisek ez zion eskaera honi uko egiten ahal, baina Korsikako porrot egitearen gogoratze saminak zuhurtasunez joka zezala aholkatzen zion. Hori dela eta, Parisko agintariek, aho batez, adierazi dute Guadalupe eta Martinikako hautetsien egitasmoa zela Itsasoz Haraindikako Erkidego bilakatzea. Eta beraz, huts egite bat gertatzearen kasuan, erantzukizuna haiena izango zela. Gauzak horrela, Parisek ez du zehaztasunik eman Itsasoz Haraindikako Erkidego estatutuaren edukiaz eta horrelako baten eratzeak ekar zitzakeen aldaketez. Hala, ezaren aldekoek, argitasunik gabeko gero baten argudioak plazaratuta, ezezagunaren beldurra hazi dute herritarren artean, hala nola, departamendu batek bere eskumenetan dituen gizartealorreko dirulaguntzak desagertu zitezkeela edo gutxienezmurriztuta izateko arriskua egongo litzatekeela. Politika lehiaketa hutseko kontuak eretartean sartu dira, bereziki Guadalupen, hango ezkerreko indar estatalek Lucette Michaux-Chevry eskuineko hautetsi tente-potentearen botereak areagotukozirela baitzutenezarentzako argudio nagusia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.