mundua

Bi lagun hil dira Eslovakian, II. Mundu Gerrako bonba bat lehertuta

2012ko apirilaren 16a
15:53
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bi lagun hil dira Eslovakian, Hrochot herrian, II. Mundu Gerrako bonbat bat lehertzean. "Baliteke eztanda artilleriako bonba bat manipulatzean gertatzea", esan du Poliziako bozeramaile batek. Aldiz, hango hedabideek diote etxeko gela batera berogailua piztera joan zirenean izan zela ezbeharra.

Etxea zigilatu egin du Poliziak, lehergailu gehiago egon daitezkeelakoan.

Atzo izan zen ezbeharra. Hildakoak 48 urteko gizon bat eta 14 urteko mutiko bat dira. Eslovakia erdialdean dago Hrochot.

1939-1945 artean izan zen II. Mundu Gerra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.