mundua

Bi lehergailuk eztanda egin dute Italian, Lega Nord alderdiaren egoitza aurrean

Umberto Bossiren etxetik 50 metrora izan da leherketa, baina ez da inor zauritu. Petardoak izan zitezkeela esan du Poliziak.

2010eko abenduaren 29a
14:16
Entzun
Lega Nord Berlusconiren gobernuan dagoen eskuin muturreko alderdiak Gemonion (Italia) daukan egotzaren aurrean bi lehergailuk eztanda egin dute 3:00ak inguruan. Umberto Bossi alderdiaren burua bizi den etxetik 50 metrora izan dira eztandak. Inor ez da zauritu, berri agentziek jakitera eman dutenez, baina kalte material batzuk eragin ditu, batez ere egoitzaren atarian. Petardoak izan zitezkeela jakinarazi du Poliziak, eragin dituen kalte txikiak ikusita.

Oraindik inork ez du bere gain hartu ekintza. Joan den astean bi leherketa izan ziren Erroman, Txilek eta Suitzak dituzten enbaxadetan. Astelehenean, berriz, Greziakoan aurkitu zuten eztanda egiteko prest beste bonba-pakete bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.