Palestina

Bi pertsona hil dira Zisjordanian, sinagoga bat erorita

Poliziaren arabera, 650 lagun zeuden Givat Zeev kokaguneko gune erlijiosoan. Eraikinak ez zituen oraindik beharrezko baimenak.

Larrialdi zerbituetako kideak zaurituak eramaten. ATEF SAFADI, EFE
arantxa elizegi egilegor
2021eko maiatzaren 17a
09:34
Entzun

Zisjordania okupatuan izan zen ezbeharra, igande gauean, Givat Zeev kokagune juduan. Sinagoga bat behera erori zen, barruan jai erlijioso bat ospatzen ari zirenean. Une hartan 650 lagun zeuden bertan. Larrialdi zerbitzuen arabera, bi dira hildakoak —12 urteko mutil bat eta 40 urteko gizonezko bat—, eta ehunka zaurituak.

Poliziak azaldu duenez, sinagoga amaitu gabeko eraikin batean zegoen kokatua, eta ez zituen oraindik zabaltzeko behar zituen baimen guztiak. Zauritu gehienek kolpe arinak dituzte, baina bost larri eraman behar izan dituzte erietxera, eta beste hamar tokian bertan artatu behar izan dituzte.

Meron mendian gertatutako ezbeharretik bi astera gertatu da bigarren hau. Orduan, gutxienez 44 pertsona hil eta 150 inguru zauritu ziren, Israelgo ipar-ekialdean egindako erlijio ekitaldi batean. Meron mendiaren magalean milaka pertsona baturik zeuden, Lag B'Omer jaialdirako, eta jende pilaketa bat gertatu zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.