Tren istripua

Bi trenek elkar jo dute eta gutxienez hamabi lagun hil dira Frantzian

Bi trenek aurrez aurre jo dute elkar Frantziako ipar ekialdean dagoen Mosella departamentuan eta gutxienez hamabi lagun zauritu dira. Hain zuzen ere Zoufftgen herrian gertatu da bidaiari tren baten eta garraio tren baten arteko istripua. Hildakoez gain gutxienez 20 lagun zauritu dira ezbeharrean. Oraindik ez dute argitu zerk eragin duen istripua.

2006ko urriaren 11
18:31
Entzun
Gutxienez hamar lagun hil eta beste hogei zauritu dira. Hala ere, hildakoen kopuruak gora egin dezakela uste dute salbamendu taldeetako kideek.

Istripua gertatu den tokian trenbideetako bat itxita zegoen berritze lanak direla-eta, beste bidea ordea erabilgarri zegoen. Trenek bigarren bide hori erabiltzen zuten norazko batean edo bestean txandakatuz.

Frantziako Gobernuko ordezkari batek adierazi duenez, beharbada arduradunek seinalea ematerakoan akatsen bat egin dutelako gertatu da ezbeharra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.