Bigarren galdera egiteko atea zabalik dago oraindik

2012ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun
«Eskozia herrialde independentea izatearekin ados al zaude?». Horixe da SNPren gobernuak urtarrilean Zure Eskozia, zure erreferenduma agirian 2014ko galdeketarako proposatutako galdera. Halere, agiriak atea zabalik laga zion beste galdera bat egiteari. Burujabetzaren ingurukoa da lehenengo galdera, eta devo-max delakoaren ingurukoa litzateke bestea. Londresek Edinburgori eskumen gehienak ematea litzateke devo-max aukera, koroa, defentsa eta atzerri politika izan ezik. Gaur egun aukera horren alde daude eskoziar gehienak, eta, horregatik, Londresek ez du galdera hori egiterik nahi. Herritarrek nahi izanez gero bigarren galdera ere egingo duela berretsi du SNPk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.