Alemaniako Poliziako artezalariek 500 kiloko lehergailua desaktibatu dute gaur Berlin hiriaren erdialdean, Wilmersdorf auzoan, eta bost mila lagun etxetik aterarazi behar izan dituzte, badaezpada.
Bonba ez da gaur egun jarritakoa, Bigarren Mundu Gerrakoa (1939-1945) baizik. Han zegoen harrezkero, lurrazpian. Aliatuek Alemaniaren kontra egindako bonbardaketa batetik zegoen, eta eraikuntzako lan batzuetan deskubritu zuten atzo arratsaldean. Handik atera eta parke batera eraman dute, desaktibatzeko.
Maiz kausitzen dituzte Berlinen gerrako bonbak. Ez, ordea, hain handiak. Berlingo eta inguruetako lurrak nahikoa hondartsuak zirela-eta, lehergailu asko ez ziren lehertzen. Denborarekin, berriz, lurrazpian ezkutatuta geratu izan dira. Uste dute oraindik ehunka egongo direla.
Mundua
Bigarren Mundu Gerrako 500 kiloko bonba desaktibatu dute Berlinen
Bost mila lagun etxetik aterarazi behar izan dituzte. Lehergailuak garai hartako bonbardaketa batean ez zuen eztanda egin, lurra hondartsua izateagatik, eta denborarekin lurrazpian ezkutatuta geratu zen. Atzo kausitu zuten, eraikuntza lanetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu