Nazio Batuen Erakundeak jakinarazi duenez, dagoeneko 210 pertsona dira azaroaren 28ko hauteskundeen ostean Boli Kostan piztu den gatazkan hil direnak. Orain arte kopuru hori 170ekoa zen, baina hilketa gehiago zenbatu ditu NBEk, horien artean Duekue herrian (Boli Kostaren mendebaldean) hil dituzten hamalau pertsonenak.
"Biolentzia honi amaiera emateko nazioarteak ahal den guztia egin dezan nahi dugu", esan du Simon Munzuk, NBEren giza eskubideen ordezkariak, Afrikan. Gainera, hildakoen kopurua handiagoa izan daitekeela esan du. Izan ere, gutxienez bi hobi komun badaudela esan du, baina ezin dutela horietara iritsi Laurent Gbagboren jarraitzaileek bideak itxita dauzkatelako.
Mundua
Boli Kostan hildakoak gutxienez 210 direla jakinarazi du Nazio Batuen Erakundeak
Bi hobi komun badaudela salatu du Simon Munzu NBEk Afrikan duen giza eskubideen ordezkariak, baina Laurent Gbagboren jarraitzaileek ez dietela bertara iristen uzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu